Tags ela

0 iruzkin

Hezkuntza jardunaldiak Donostian

Donostiako Udaleko Hezkuntza Atalak, Hik Hasi eta San Telmo Museoaren laguntzarekin, Hezkuntza ereduaren garrantzia gizartearen eraikuntzan jardunaldiak antolatu zituen iragan martxoan. Hamaika Telebistak saioak grabatu zituen, eta guztiak sarean zabaldu ditu.

Politikariak, sindikatuak, hezkuntza eragileak eta Hezkuntza Plataformen Topagunea izan ziren solaskideak, hezkuntza arloko kideen dinamizazioarekin.

>Jardunaldiko bideo guztiak: klik hemen

0 iruzkin

Hezkuntza sistema propioaren aldeko kalejirak

Hezkuntza eragileek LOMCEren kontrako Euskal Herrirako hezkuntza sistema propioaren aldeko kalejirak antolatu dituzte, larunbat honetarako, urriak 11.

'Gure Gida' aurkeztu ostean elkarlanean aritu eta iaz urriaren 12an Bilbon egindako nazio manifestazioaren segida da oraingoa.

Hezkuntza eragileen eta Hezkuntza Plataformen Topagunea-ren oharra:

Hezkuntzak berebiziko garrantzia du norbanakoaren eta herri baten garapenean baita jendartea kohesionatzeko ere (pentsaera guztiak errespetatuz,...

azken post-ak
azken iruzkinak