Tags jardunaldia

0 iruzkin

[Hitzaldia] El Martinet eskola

Bartzelonako Ripollet herriko Can Mas auzo zaharkituak zituen ­hezkuntza eta zerbitzu premiei erantzuteko erronka aukera gisa baliatu zuten eskola berritzaile bat egiteko ametsa zuten ibilbide luzeko hainbat irakaslek. Eta ­ametsa gauzaturik, duela hamar urte zabaldu zituen ateak El Martinet eskolak. Bertan ­“autonomia, autogestioa, ­erabakimena eta ezagutzaren ­eraikuntza” ez dira hitz soilak, praktikan egunero Haur Hezkuntzan bezala Lehen Hezkuntza osoan...

0 iruzkin

Hezkuntza jardunaldiak Donostian

Donostiako Udaleko Hezkuntza Atalak, Hik Hasi eta San Telmo Museoaren laguntzarekin, Hezkuntza ereduaren garrantzia gizartearen eraikuntzan jardunaldiak antolatu zituen iragan martxoan. Hamaika Telebistak saioak grabatu zituen, eta guztiak sarean zabaldu ditu.

Politikariak, sindikatuak, hezkuntza eragileak eta Hezkuntza Plataformen Topagunea izan ziren solaskideak, hezkuntza arloko kideen dinamizazioarekin.

>Jardunaldiko bideo guztiak: klik hemen

azken post-ak
azken iruzkinak