Errejonek eta Madinak azken uneko bozkak erakartzeko bisita egin dute Euskal Herrira
2016/06/23

Kanpainaren azken aurreko eguna eta azken indarrak uzteko unea iritsi zaie alderdiei. Bakartxo Ruizek, Nafarroako bostgarren eserlekua lortzeko aukerak ikusita «azken ahalegina» eskatu du. Era berean, PSOEk Eduardo Madina ekarri du nafar hiriburura, abenduan lortutako eserlekua defendatu nahian. Ildo beretik, Iñigo Errejon Bilbon izan da.