
Osagaiak 4 lagunentzat
3 kuiatxo, olioa. Betegarria: tipula bat, 75 g tomate heldu, 100 g kale, 125 g arroz, 100 g hirugihar, olioa, gatza. Bexamela: 25 g gurin, 25 g irin, 600 ml esne, 2 koilarakada tomate saltsa, gatza, piperbeltz zuria.
Zailtasuna 3
1. Kuiatxoak lau zatitan moztu. Koilara batekin barruko mamia atera bukaeraraino heldu gabe. Mamia txikitu.
2. Kuiatxoen azala olio pixka batekin igurtzi eta azpil batean jarri. Paperarekin estali eta labe beroan sartu, 180 gradutan, bigundu arte.
Betegarria:
1. Eltze batean ur ugari eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, arroza gehitu eta 20 minutuz egosi. Xukatu.
2. Eltze batean txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi.
3. Txikitutako kalea eta kuiatxoa gehitu eta erregosi.
4. Tomatea zuritu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.
5. Hirugiharra txikitu.
6. Barazkiak, arroza eta hirugiharra nahastu.
Bexamela:
1. Gurina urtu, irina gehitu eta 2 minutuz eragin.
2. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Tomate saltsa gehitu eta behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota.
Bukatzeko:
1. Kuiatxoak betegarriarekin bete eta bexamelarekin estali. Gainetik gazta birrindua bota
2. Azpil batean jarri eta labe beroan sartu, 190 gradutan, berotu eta gorritu arte.

Akelarre, el hotel donostiarra de Subijana, entre los mejores del mundo, según Condé Nast

2027ko urtarrilaren 10ean egingo dute Pantxoak eta Peiok ‘Azken dantza’

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

Ikerketa batek eskolen jangeletako menuetan desoreka nutrizionalak antzeman ditu
