
Osagaiak 4 lagunentzat
2 alberjinia, baratxuri ale bat, 80 g garbantzu, 8 tomate cherry, 4 arrautza, irina, ogi panko, olioa, gatza. Saltsa: 2 baratxuri ale, 100 g tahini, 100 ml ur hotz, koilarakada bat limoi zuku, perrexila, gatza, kuminoa.
Zailtasuna 3
1. Garbantzuak bezperan utzi behar dira ur hotzetan beratzen. Xukatu eta garbitu.
2. Presio-eltze batean garbantzuak, ura eta gatza jarri. Estali eta egosi 40 minutuz. Xukatu eta epela mantendu.
3. Alberjiniak garbitu eta azpil batean jarri. Labe beroan sartu, 180 gradutan, 20 minutuz. Buelta eman eta beste 20 minutuz erre. Atera eta tapatu.
4. Alberjiniak zuritu eta tiratan moztu.
5. Zartagin batean baratxuria olio pixka batekin erregosi. Alberjinia gehitu eta erregosi. Behar adina gatz bota. Epela mantendu.
6. Eltze batean ura, gatza eta ozpin pixka bat jarri.
7. Irakiten hasten denean, suaren indarra jaitsi eta arrautzak, azalarik gabe, sartu. Tapatu eta 2 minutuz egiten utzi.
8. Arrautzak irineztatu, arrautzatik eta pankotik pasatu.
9. Zartagin batean olioa 180 gradutan berotu eta arrautzak frijitu.
10. Tomateak erditik moztu.
11. Saltsaren osagai guztiak irabiagailuarekin nahasi.
Plateretan hurrenez hurren alberjinia, tomatea eta garbantzuak jarri eta olio, limoi zuku eta gatzarekin ondu. Gainean arrautza jarri eta saltsa bota.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Donostia dará el do de pecho desde la izada para celebrar siglo y medio de Tamborrada

Científicos que trabajan en Groenlandia alertan del riesgo de una apropiación de Estados Unidos

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»
