Iker BIZKARGUENAGA|BILBO|2019/06/11 00:00
EHUk subiranotasuna ulertzeko eta lantzeko tresna berria eskainiko du

Euskal Herriko Unibertsitateak «Subiranotasuna Europako Herrietan» masterra jarri du martxan, esparru honetan azken urteetan izandako bilakaera jorratzeko eta horren gainean hausnartzeko. Euskarazko masterra da eta, Onintza Odriozola eta Julen Zabalo irakasleek nabarmendu dutenez, ikasleek «gaiaren ikuspegi globala jasoko dute».