Errotik egingo al dugu azterketa?
Beste behin, EGA azterketa bolo-bolo darabilgu ahotan, sistemaren berrikuspen bat egitea adostu baitu Gasteizko Legebiltzarrak aho batez (bai, Legebiltzarrean eta erabateko adostasunez). PSEk jarri zuen afera mahai gainean, gaindituen kopuru apala dela-eta. Edo suspentsoen maila altuagatik, nahiago bada.
Ekimen honek hausnarketarako bidea irekitzen duen heinean positiboa da, beti eta bizitzaren eremu guztietan delako onuragarri gogoetarako tartea hartu eta hobetu daitezkeen arloetan urratsak egitea. Alabaina, nago eztabaida eta hausnarketa ez dela desiragarria zatekeen sakontasunekoa izango.
Lehenik eta behin, zenbatuko al dugu azterketa egitera doazenetatik zenbatek ez duten behar bezala prestatu eta, hortaz, ez duten gainditzeko behar besteko mailarik? Nork ez du ezagutzen ezer prestatu gabe «probatzera» joan den inor?
Egiari zor, ez dakit ingeleseko azterketetan izaten den gainditze eta suspentso kopurua, baina EGAren maila berean egongo balira ere, zalantzak ditut inori bururatuko ote zitzaion Cambridgeko Unibertsitateari dei egitea, sistema aldatu eta proba «gaindigarriagoak» egin ditzan.
Tamalez, eta oker banengo askoz hobe, uste dut beste behin ihes egingo digula hezkuntza / hizkuntza ereduen inguruan gogoeta zintzo eta errotikoa egiteko aukerak. Gauza jakina da egungo sistemak ez duela desiragarria zatekeen euskara maila bermatzeko balio.
Hor ere badago zer hausnartu eta zer hobetu.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
