Igorreko enpresa batean izandako «eraso sexista» salatu dute eskualdean
Arratiako Udalen Mankomunitateak Igorreko enpresa bateko emakumeen aldageletan izandako «eraso sexista» salatu zuen atzo adierazpen publiko batean. Elkarretaratzea ere deitu zuen arratsalderako herrian bertan, «esparru guztietan gertatzen diren eraso sexistak salatzeko eta biktimei elkartasuna adierazteko».
Ertzaintzak asteazkenean jakinarazi zuenez, gizonezko bat inputatu dute emakumezkoen aldageletan bideokamera bat jartzeagatik, intimitatearen kontrako delitu bat egitea egotzita. “Deia” egunkariak atzo argitaratutakoaren arabera, Galdakaoko ospitaleko Psikiatria Unitatean sartu zuten gizona asteazkenean bertan.
Biktimei «elkartasuna» adierazteaz gain, eskualdeko bederatzi udalerri biltzen dituen Arratiako Mankomunitateak euren esku jartzen du «indarkeria matxistari aurre egiteko dauden baliabideei buruzko informazioa», eta inputatuta dagoen gizonaren familiari «horrelako kasuetan laguntzeko dauden baliabideak» eskaintzen dizkie adierazpenean.
Bestalde, urtarrilaren 15ean Txagorritxu auzoan gertatutako eraso matxista salatzeko, elkarretaratzea egin zuten atzo Gasteizko Europa Jauregiaren aurrean, Txagoko Talde Feministak deituta.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan
