Ollo: «Euskararen ikuspegi berri bat du Plan Estrategikoak»
Nafarroan onartu berri den Plan Estrategikoak hizkuntza honen ikuspegi berri bat eskaini eta nafar jendartean izan behar duen tokia zehazten du, atzo Parlamentuan Herritarrekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok esan zuenez.
Planak zazpi ardatz estrategiko ditu: erabilera soziala, hiztun berriak, zerbitzu publikoak, prestigioa eta erakargarritasuna, euskara motor ekonomiko bezala, hizkuntz markoa eta Euskarabidearen barne gestioa.
Ollok eman zituen datuen arabera, 1991tik Nafarroan elebidunen kopurua hazi egin da, %9,5etik %12,9ra, batez ere «zonalde mistoa» delakoan. Dena den, hizkuntzaren erabilerari dagokionez datuak ez direla hain positiboak nabarmendu zuen.
Gauzak horrela, Plan Estrategikoarekin Gobernuak «Nafarroako herritarrei euskara erabiltzeko eta ezagutzeko eskubidea» bermatu nahi diela esan zuen Ollok: «Euskara ikasi edo erabili nahi dutenek Nafarroa osoan egin ahal izatea».
Aurrekontuari dagokionez, lehenengo datuen arabera, 3,17 milioi euro inbertituko dira 2017an.
UPN, PSN eta PPk Plana kritikatu zuten euskarari lehentasuna ematen diolako.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak
