740 lanpostu finko, 9.500 behin-behineko irakasleentzat

Lakuako Gobernuak otsailean deituko duen Lan Eskaintza Publikoan 740 postu eskainiko ditu Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako zazpi espezializazioetan. Plaza kopuru hori ikusita, ELA sindikatuak esan zuen EAEko Hezkuntza Publikoan ia 11.000 langile daudela behin-behineko kontratuekin, 9.500 irakasle, eta beraz, «behin-behineko kontratua duten irakasleen lanpostua egonkortzeko, azken urteetan murrizturiko lanpostuak berreskuratzeko eta gure hezkuntza sistemaren behar eta erronkei modu egokian aurre egiteko, 7.000 lanpostutik gora atera beharko lituzke» Lakuak, eta ez 740.