Ikusmira Berriak egonaldi programari «nazioarteko hedadura» eman nahi diote

Zuzendari gazteek proiektu zinematografikoak garatu ahal izateko Zinemaldiak eta Tabakalerak abiatu zuten Ikusmira Berriak programa nazioarteari begira jarriko da hirugarren edizio honetan. Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak eta Ane Rodriguez Tabakalerako kultur zuzendariak prentsaurrekoan azaldu zutenez, egonaldi programako oinarriak aldatu dituzte «hedadura indartzeko».
Hala, hirugarren deialdi honetarako lau kategoria sortu dituzte eta, horien arabera, proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte Donostiako Zinemaldiko XV. Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketako parte-hartzaileek; Araba, Bizkai eta Gipuzkoako zuzendariek; Estatu espainoleko zuzendariek eta atzerriko zuzendariek.
Azaldu zutenez, kategoria bakoitzeko proiektu bat hautatuko dute eta horiek sei asteko egonaldia egingo dute Tabakaleran, abuztuaren 21etik irailaren 30a bitartean. Tarte horretan, euren proiektuak garatu eta, azken astean, horien aurkezpena egingo dute.
Ekimenak 20.000 euro banatuko ditu hautatutako lanen artean eta, horrez gain, REC grabaketa estudioak bere zerbitzuak eskainiko ditu film labur baten postprodukzioa egiteko (10.500 euroren baliokoa) eta film luze batena egiteko (35.000). Lanak aurkezteko epea apirilaren 3an amaituko da.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak
