Botoa eman ostean «ilusioz eta pozez handitu» egiten diren bizilagunak

Hautetsontziak zabaldu eta berehala hasi zen bozkatzen jendea Hernanin. Zortzi gune ahalbidetu zituzten eta guztietan etengabea izan zen jendearen joan-etorria. 9.30ean errugbi talde osoa pasatu zen Plaza Berriko mahaietatik, bozkatuz ekimenari babesa ematera. Egunean zehar herriko pertsona ezagun zenbaitek ere eman zuten botoa; esaterako, Xabi San Sebastian musikariak eta Ainhoa Larrañaga abeslariak.
Begiraleak itxaropentsu zeuden, baina urduritasun puntu bat ere nabari zitzaien. Erdialdeko mahaietara gaztetxo dezente hurbildu zirela kontatu zigun Maite Iradi begiraleak goizean, baina kezkatuta zegoen adineko jende gutxi ikusi zuela eta. «Agian, ez dakite zer dagoen, beste hauteskundeetan telebistan asko agertzen dira, baina oraingoan ez», zioen kezkatuta. Ezinezkoa zen, ordea, hernaniarra izan eta gertatzen ari zenaz ez ohartzea: kaleak kartelez bete zituzten eta auzoetan ere mahaiak prestatu zituzten.
Juanjo Uria Hernaniko alkate ohia ere Iradirekin batera zegoen Plaza Berriko hauteslekuan. Aipatu zuen «ilusioz eta pozez» ari zirela parte hartzen. «Jende gazte asko gerturatu da eta konpromiso handia dute. Txundituta gelditu naiz egindako lanarekin. Gaur arteko lanarekin gelditzen naiz, eta hemendik aurrera ikusiko dugu», adierazi zuen.
Aspalditik ezagutzen dute elkar biek, beren gurasoak lagunak baitziren duela 60 urte. «Haiek ere gure helburuen antzekoak zituzten eta hari beretik tiratzeko prest gaude», kontatu zuen irribarretsu Uriak.
Jendearen ilusioa ere agerikoa zen. Askok bozkatzean argazkia ateratzen zuten eta oraindik bozkatu gabe zeuden bizilagunei korrika joateko esaten zieten, nahiz eta oraindik arratsalde osoa zuten aurretik. «Bozkatzea da garrantzitsua; ikusi, handiagoa egin naiz», zioen bizilagun batek paparra ateraz, harro.
Urduritasuna
11.15 aldera, Florida auzoko hauteslekuan geundela, sistema informatikoak huts egin zuen eta begiraleak urduritzen hasi ziren. Mahaiak itxi behar izan zituzten eta jendeari geroxeago etortzeko eskatu behar izan zioten behin eta berriz.
Gehientsuenak ulerkor agertu eta arratsaldean pasatuko zirela esan zuten, baina bazegoen geroxeago itzultzerik ez zuenik: «Ea denbora ematen didan, bidaian atera behar dut», zioen lanera joan behar zuen batek. Hala, 12.20ean sistema berriro bazebilela ikustean, lasaitu ederra hartu zuten antolatzaileek.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan
