BEGIRADA

Ibilbide luzeak eskolara iristeko

Indiako ipar-ekialdeko Meghalaya estatuan dago Weilei herria. Bertan hartutako irudian, bi ume ikusten dira, eskolako uniformea jantzita eta motxila bizkarrean hartuta, errepide bazterretik eskolara doazela. Ez da hurbil ikusten herria. Ziurrenik, eskolara iristeko ibilbide luzea egin beharko dute. Ez dira bakarrak; mundu osoan oraindik ere haur askok distantzia handiak egiten dituzte oinez eskolaraino.