Vicente-Mujika eta Lopetegi, irabazle Iraetan
Igandean jokatu ziren Iraetan Urrezko Binakako Aizkolarien Txapelketa eta “Errotarria” harri-jasotze txapelketa. Aizkorari dagokionez, bost modalitatetan egin zuten lana Iker Vicente-Jesus Mari Mujika eta Jon Rekondo-Mikel Larrañaga bikoteek. Tarte txikiak izan ziren proba guztietan eta amaieran segundo bakar batzuen aldea izan zen. Irabazleak Vicente eta Mujika izan ziren, 20 minutu eta 39 segundoko denbora eginez. Rekondok eta Larrañagak 20 minutu eta 55 segundoan amaitu zuten.
Ondoren, harri-jasotzaileak 107,2 kiloko “Errotarria” izeneko harriarekin aritu ziren. Baina harri-jasotzaile bakoitzak duen pisua ere kontuan hartzen da. Hala, hiru minutu izan zuten lanerako eta irabazlea Mikel Lopetegi izan zen: 98,5 kiloko pisua eta 29 leporatze.
Xabier Peñak ere 29 jasoaldi eman zizkion harriari, baina 126,2 kilo pisatzen dituenez bigarren izan zen. Hirugarren Beñat Telleria: 94,3 kilo eta 28 jasoaldi. Laugarren Inhar Urruzono: 98,3 kilo eta 26 jasoaldi. Eta bosgarren Jagoba Otaegi: denetan arinena 80,7 kilorekin, 18 jasoaldi.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak
