«Udan lan dezente izaten jarraitzea espero dugu»

Janari ekologikoen denda izanik, ez diozue saltzeari utzi konfinamenduan zehar. Tarte horretan bezero gehiago ala gutxiago hurbildu da zuenera?
Egia esan, inoiz baino jende mugimendu handiagoa sumatu dugu gure dendan itxialdia hasi zenetik gaurdaino. Horren arrazoia, alde batetik, gertutasuna izan dela uste dugu; hau da, inguruko bizilagunek etxe ondoan gauzkatela. Bestetik, dendan saltzen ditugun produktuak ekologikoak eta kalitate handikoak izatea ere beste faktore bat izan daiteke. Azken hilabete hauetan gehien saldu ditugun produktuak fruta eta barazkiak izan dira, baina baita irina eta legamia ere. Azken hauek gehienbat bizkotxo eta gailetak egiteko.
Zein dira egoera berrira egokitzeko dendan eta eguneroko zereginetan egin behar izan dituzuen aldaketa nagusiak?
Erakunde publikoetatik agindu zaizkigun, eta jada guztiok ezagutzen ditugun, neurriak hartu behar izan ditugu hasiera-hasieratik. Horretaz gain, esan beharra dugu negozioa daramagun hiru langileoi lan-karga ere izugarri handitu zaigula denbora tarte horretan, eta inoiz baino esfortzu handiagoa egiten ari garela bezeroen eskaerak bete ahal izateko. Bestalde, Whatsapp bidezko zerbitzua ere jarri dugu martxan jendeari erosteko erraztasunak emateko.
Azken aste hauetan izandako berragertzeak direla eta, epe ertainera begira, nola ikusten duzue zuen negozioaren bideragarritasuna?
Benetan espero duguna da iragan hurbilean bizi izandakoa errepikatu behar ez izatea. Denda guztiz itxi behar izan ez badugu ere, esan beharra dugu tentsio handiko uneak bizi izan ditugula azken asteotan; batez ere, gure dendaren inguruan izan dugun polizia presentzia handiaren ondorioz.
Uda honetan, azkenik, badirudi jendea ez dela oso urrutira joango oporretan eta, hori dela eta, uste dugu lan dezente izango dugula sasoi horretan zehar.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak
