Asier AIESTARAN
ARRAUNA

Euskadiko Traineru Txapelketa gaur jokatuko da Lekeition

Euskadiko Traineru Txapelketa, udako hitzordu garrantzitsuenetako bat arraun munduan, gaur arratsaldean jokatuko da Lekeitioko uretan (18.00, ETB1). Lehian izango dira Gipuzkoako eta Bizkaiko txapelketetan lehen lau postuetan amaitu zuten ontziak.

Emakumezkoekin hasita, lehen txandan herrialde bakoitzeko hirugarren eta laugarren sailkatuak neurtuko dira: Tolosaldea, Hondarribia, Isuntza eta Lutxana. Eta ondoren, herrialde bakoitzeko onenak: Donostia Arraun Lagunak, Orio, Deustu eta Ondarroa.

Gizonezkoen estropada formatu berean jokatuko da. Lehen txandan Ondarroa, Bermeo, Orio eta San Pedro irtengo dira, eta, bigarrengoan, Santurtzi, Zierbena, Hondarribia eta Donostiarra.

Lekeitioko estropada eremua aski ezaguna da –urrunago joan gabe bertan irabazi zuen Santurtzik Bizkaiko Txapelketa aurreko astean–, eta itsaso leuna espero da gaurkoan, haize handirik gabe. Marea jaisten ariko da estropada orduan.