Illunbe, kolorez eta animoz beteta

Malagak irabazi zuen Donostian jokatutako Kopa. Bere historiako bigarrena. Atletico Guardes izan zuen aurkari, inoiz Kopako finalik jokatu gabe zegoena eta bezperan Bera Bera ezustean harrapatu zuena. Hirugarren edizioz jarraian, talde donostiarra finalik gabe geratu zen eta, etxean izan zenez, porrota are mingarriagoa izan zen. Nolanahi ere, gaizki ohituta gauzka klub donostiarrak; dena irabazi izan duenari dena irabaztea eskatzen zaio eta gizakiak diren heinean ezinezkoa da. Malaga izan zen talderik onena Kopako azken edizioan, baina nabarmentzea merezi duena Illunbera hurbildu den jende andana da. Egunetik egunera gehitzen joan da zale kopurua: 2.576 pertsona hurbildu ziren ostiraleko azken partidara; 2.849, larunbatean, eta eskubaloiaren jaiari amaiera ezin hobea emateko, 3.089 finalean. Historia egin du emakumezkoen eskubaloiak eta hori Donostian ikusi da, hein handi batean Bera Berari esker. Kolorez eta animoz bete dira Illunbeko harmailak hiru egunez, etxekoen garaipena soilik falta izan da.

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa
