Ane URKIRI ANSOLA
ALAVES

Cadizen porrotak itxaropena piztu du Gasteizen: bi final

Vigon galdu ostean, dena beltza zen babazorroen artean. Bigarren Mailan ikusten zuten beren burua, baina zortea lagun –Alavesen meritua ere izan da, Espanyolen aurka irabazita– oraindik salbatzeko aukerak dituzte. Bi jardunaldi falta dira, bi final.

«Ez dago akatserako tarterik», adierazi zuen Julio Velazquez entrenatzaileak Espanyolen aurka irabazi ostean, baina era berean, «zorte apur bat ere» eskatu zuen, gainerakoen emaitzak lagun izan ditzaten.

Ez da soilik Cadiz Alavesen aurkari zuzena. Begi batekin Mallorcaren emaitzei ere begiratu behar baitie. Baina lehenbizi, bere bi partidak irabazi behar ditu. Lehendabiziko “match ball”-a salbatu zuten Julio Velazquezenek Espanyolen aurka irabaztean. Mallorcak berdindu eta Cadizek galtzea albo-ondorio pozgarriak izan dira babazorroentzat. Ezinbestean, bi aurkari horien emaitzei begira ere egon behar baitu.

Nolanahi ere, ikusi da Alavesek irabazi ostean, hankak inoiz baino pisutsuago izan dituztela Mallorcak zein Cadizek. Egiari zor, 36. jardunaldiko partidak ez ziren ordu berean jokatu eta horrek baldintza zezakeen apur bat. Oraingoan, igandean 19.30ean, denak egongo dira futbol zelaian eta denek izango dute irabaztea helburu.

Baita Levantek ere, nahiz eta ezer gutxi daukan egiteko. Zaleei garaipen bat eskaintzea izango dute motibazio, ordainsari xume bat emateko asmoz. Alavesek bere motibazioa are handiagoa dela erakutsi beharko du Ciutat de Valencia zelaian, Lehen Mailan mantentzea baino ezer hoberik ez baitago, gaur- gaurkoz. Hori lortzeko asmoz, klubak zein jokalariek 405 zaleren bidaia eta sarrerak ordainduko dituzte, bultzada ezinbestekoa izango dutelako.

Kalkulagailua atera eta matematikak egiten jarrita, argi dagoena hau da: Alavesek bi partidak irabazi behar ditu, biak, bi finalak salbatzeko aukera zabalagoa izan dezan. Levanten irabaziz gero, Cadizek, etxean, Real Madrilen aurka puntu bat batuko balu eta Mallorcak Rayoren aurka irabaziko ez balu, dena azken jardunaldian erabakiko litzateke. Javier Aguirreren taldeak irabaziko balu –zelai erdian garrantzitsuak diren jokalariak min hartuta dituen Rayo Vallecano jasoko du–, ordea, talde babazorroaren itxaropen oro zapuztuko litzateke, baita Cadizek irabaziko balu ere.

Alegia, Mallorcak bi jardunalditan puntu bat batuko balu eta Cadizek bat ere ez, Alaves salbatuta legoke Levanten berdindu eta azken partida irabaziko balu. Kontuan hartu behar da, azken jardunaldia Alaves-Cadiz izango dela, Mendizorrotzan, eta oso partida gogorra izan daiteke, bai batentzat, baita bestearentzat ere. Gainera, babazorroek 0-2 irabazi zuten Mirandilla Berria futbol zelaian eta beraz, 35 punturekin berdinduta geratuko balira –betiere Mallorcak soilik puntu bat batuko balu–, salbazioa Alavesena litzateke.

Garrantzitsua da Mallorcaren papera; izan ere, gol averagea galduta dauka Alavesek eta posible da berdinketa hirukoitza gertatzea, hirurak 35 punturekin. Hori gertatzeko, Mallorcak bi puntu batu behar ditu, Cadizek bat ere ez eta Alavesek, lau. Kasu horretan, Mallorca salbatuko litzateke, ez baitu galdu partidarik babazorro eta andaluziarren aurka, guztira 10 puntu eskuratuz. Alavesek, gehienez –Cadiz garaituz gero– 6 puntu batuko lituzke, Mallorcaren aurkako bi partidak galdu egin baitzituen.

Hiru talde, salbazioko postu bategatik borrokan. Halaxe iritsi da liga denboraldia amaierara. Distantziaz, Alaves dago salbaziotik urrunen (lau puntura) bi aurkarien emaitzen menpe dagoelako. Mallorcak, berriz, bere eginbeharra bete eta Cadizek huts egitea soilik behar du, eta andaluziarrek, beraien esku daukate salbazioa, baina Real Madrilen aurka lehiatzeak apur bat zailtzen dio egoera, Levantek ondo jakin zuen legez.

«Ilusioak ez du preziorik eta hori da politena», esan zuen Velazquezek taldearen gogo aldarteaz. Has dadila ikuskizuna!

Marc Tenas, el sexto canterano en debutar

El jugador del Deportivo Alavés Marc Tenas, que debutó el miércoles en Primera División con el club gasteiztarra ante el RCD Espanyol, aseguró ante las cámaras de la entidad que «mientras haya opciones de salvarnos, nos dejaremos todo en el campo para cumplir el objetivo».

La afición también les ayudará en ese camino pues en un solo día se agotaron las 405 entradas que el club había puesto a disposición de los socios. Tanto el coste de las entradas como el viaje correrá a cargo del club babazorro y de los jugadores.

Tenas es el sexto jugador de la cantera en estrenarse con el Alavés esta temporada, junto a Owono, Mircea Tirlea, Tomás Mendes, Abdel Abqar y Álex Balboa.

El catalán se mostró muy agradecido y aseguró sentir el cariño de Mendizorrotza: «Fue una experiencia inolvidable». «El entrenador me dijo que fuese yo mismo y que disfrutara», explicó.

El técnico Julián Velázquez, por su parte, aclaró que no mira la edad de los jugadores y dijo que además de que están entrenando «muy bien», era el elemento que necesitaba para mantener «esas situaciones de alta intensidad en las presiones», que tan bien había completado Miguel De la Fuente.GARA