BEGIRADA

Inflazio altua Argentina astintzen ari da

Argentinan, apirilean bizitzaren kostua %6 igo zen eta urteko lehen hilabeteotan igoera %23,1ekoa izan da, munduko igoera altuenetakoa. Inflazio altuak batez ere errenta baxuenei eragiten die eta pobrezia egoera larritu. Irudian, mugimendu sozialek eta ezkerreko erakundeek Gobernuari urgentziazko neurriak exijitzeko egindako protesta, herenegun Buenos Airesen.