John MACDOUGALL AFP
BEGIRADA

«Energia nuklearra? Ezta egun bat gehiago ere!»

Robert Habeck Alemaniako Ekonomia eta Klimaren Babeserako ministroak eta alderdi Berdearen ordezkariak atzo prentsaurrekoan azaldu zuenez, hiru zentral nuklearretatik bi «erreserban» mantentzeko asmoa dute. Irudian, ekitaldiaren sarreran Greenpeaceko eta BUNDeko (Lurraren Lagunak sareko Alemaniako elkartea) ekintzaileak zituen zain, zentral nuklearrak behingoz ixteko eskatuz. Energia nuklearra berpizteko saiakerak etengabeak dira. Nuklearren aurkako borrokak ere bizirik dirau.