Marisol RAMIREZ FOKU
BEGIRADA

Cebek eta klase borroka

Carolina Perez Toledo Bizkaiko patronalaren presidentearen arabera, sindikatuen mobilizazioak «beste garai batekoak» dira. Bere esanetan, enpresak garai berrietara moldatzen ari dira eta langileen ordezkariek «hausnarketa bat egin beharko lukete». Perez Toledoren ardura Bizkaiko enpresarien interesak defendatzea da, eta horregatik jotzen du sindikatuen kontra. Ongi baitaki, eta langileek ez lukete ahaztu behar, denon etorkizuna klase borrokaren baitako indar harremanaren araberakoa izango dela. Irudian, 2020ko urtarrilaren 30eko greban Bilbon egindako mobilizazioa.