Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko grebak gaur segituko du
Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileek LABek deitutako hiru greba egunetan lehenengoa izan zuten atzokoa. Bilbon mobilizatu zen sindikatua, ETBren egoitzatik Bizkaiko Foru Aldundiraino, sektore honetako langileek bizi duten «egoera larria» salatzeko.
Sektorean zazpi urtetik gora daramate hitzarmenik gabe. «Ez da kasualitatea», LABen ustez, langile gehienak emakumeak diren sektore batean erakunde publikoek «prekaritatea ahalbidetzea».
Lan baldintzak hobetu daitezela exijitzeko, atzoko deialdia kontuan hartuta, azken urteetan 62 greba egun egin ditu LABek. Langileen eskaera garrantzitsuenetakoa erosteko ahalmena berreskuratzea da.
Gaur ere grebara egingo du plantillak, eta 10.30ean manifestazioa egingo du Bilbon. Martxoaren 8an izango dute hurrengo lanuztea.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak
