«Amorrua» eta «etsipena», EHUko prekaritatearen aurpegiak
EHUko ordezko irakasle eta ikertzaileek bizi duten errealitatea salatzeko, lekukotasun batzuk bildu dituzte ‘Prekaritatearen aurpegiak’ dokumental laburrean. «Amorrua» eta «etsipena» dira gehien errepikatutako sentipenak.
Eva Ferreira buru duen errektoretza taldeak egindako «irakurketa murriztailea» salatu du behin baino gehiagotan EHUko Prekarioen Koordinadorak, gogora ekarriz «800 eurotako gehienezko soldata egokitzen zaigula unibertsitateko ordezkooi». Egoera hori eta unibertsitatean ematen diren «bestelako prekarizazio egoerak salatzeko», egin dute dokumentala. Prekaritatea iraganean, orainean eta etorkizunean ikusten dute protagonista ezberdinek dokumentalean.
Gehiengo sindikala osatzen duten LAB, Steilas eta ELAk grebara deitu dute martxoaren 6an eta 12an.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak
