Lanaldiaren murrizketak eragin txikia izango du Euskal Herrian
UGT eta CCOOrekin lortutako akordioaren ondorioz, Ministro Kontseiluak lanaldiaren murrizketa onartu zuen atzo, eta 2025. honetan zehar indarrean sartuko da. Euskal Herrian eragin apalagoa izango du, langile gehienen jarduna ez baita asteko 37,5 ordura iristen.

Espainiako Ministro Kontseiluak atzo onartu egin zuen Yolanda Diazen eskutik etorri den neurria: lanaldia murriztuko da Estatu espainolean, asteko 37,5 ordura jaitsirik. «Historikotzat» jo zuen Sumar alderdiko Lan ministroak. Euskal Herrian izango duen eragina eskasagoa izango da, hitzarmenen bidez onetsitako lan jarduna motzagoa baita hemen. Zenbait iturriren arabera, 350.000 langile inguru izan litezke honen onuradunak Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Garbiketaren edo etxeko zaintzaren arloetan kokatzen dira gehienak. Hitzarmenik ez duten sektoreetan ere bai.
Maria Ubarretxena Lakuako Gobernuko eledunak esan du oraindik aztertu egin beharko dutela zenbat langileengan eragina izango duen lege aldaketak. Baina berak ere sektore gehienek jada 37,5 orduko langa ez dutela gainditzen gogora ekarri du.
Akordioa iragarri zenean, ELA sindikatuak baieztatu zuen aldaketak ez duela euskal lurraldeetan inpaktu handirik izango. Hala ere, EAJri eta EH Bilduri aukera baliatzeko eskatu zien, lan jardunari buruzko erabakiak hemen har daitezen exijitzeko. Horrela balitz, lanaldia gehiago murriztea ahalbidetuko litzatekeela uste du.
Ministerioen arteko tirabira batzuen ondoren, azkenean aurrera egin du Yolanda Diazek gidatu duen proposamenak. Prozesu honen zenbait momentutan aurrez aurre izan duen ministroarekin batera, Ekonomia arloko Carlos Cuerporekin, aurkeztu du neurria, liskar haiek gainditutzat jo direla irudikatzeko. Diazen hitzetan, «historikoa» da lortutakoa, «duela 41 urte ez delako lan jarduna murriztu gure herrian. Eta Europarentzat ere historikoa da hau, bi hamarkadetan inon ez baita horrelakorik gertatu» Lan ministroak ziurtatu zuenez, 12 milioi langileri eragingo die aldaketak. Nagusitzen den irizpidea hau da: «Lana bide bat da, ez merkantzia. Pertsonak ez dira lan egiteko bizi, bizitzeko lan egiten dute».
37,5 orduko muga ezartzea ez dela aldaketa bakarra erantsi zuen. Izan ere, ordutegiaren erregistroak aldatu egingo dira, digitalak eginez, Lan Ikuskaritzak denaren berri denbora errealean izan dezan. Deskonexiorako eskubidea ere sustatzen da: «Inongo langilek ez du zeru elektroniko edo deirik erantzun beharko, lanalditik kanpo bada. Ministro batek idatzi edo deitzen badu ere ez», berretsi zuen Diazek.

«Leiala izan naiz aita sinboliko eta ez sinbolikoekin, kosta zait apurtzea»

«Díaz y Errejón son distintas fases de una operación contra la izquierda»

«El Inhumano», señalado por tortura en Via Laietana y en Gipuzkoa

Disney diluye su compromiso con las minorías y la igualdad
