Aurten 3.000 lanpostu inguru sortzea aurreikusi du Adegik
Gipuzkoan aurten 2.500 eta 3.500 soldatapeko lanpostu artean sor daitezke, batez ere zerbitzuen sektorean, Adegi patronalak Gipuzkoako enpresei egindako inkestaren arabera.
Isabel Busto Gipuzkoako enpresen elkarteko presidenteak atzo Donostian aurkeztu zituen inkestaren emaitzak, Jose Miguel Ayerza zuzendari nagusiarekin eta Patxi Sasigain Lehiakortasun eta Berrikuntza arduradunekin.
Inkestaren arabera, enpresen %90,5ek plantillei eustea edo handitzea aurreikusi dute, industria enpresetan %13,5ek, eraikuntzan %30ek eta zerbitzuen sektorean %32k.
Aldiz, enplegu maila %9,5 jaistea aurreikusten duten enpresak iaz baino 0,5 puntu gutxiago dira, baina 2023ko apirilean eta irailean baino puntu erdi gehiago. %70,5ek aldaketarik gabe eutsiko lioke.
Bestalde, hamar enpresatik zortzik uste du merkatuaren egoera «normaltasunekoa edo suspertzekoa dela». Hala ere, Gipuzkoako industria enpresen ia herenak uste du bere merkatuak atzeraldian daudela. Eskari kopuruari dagokionez, enpresen herenak dio eskari maila ahula duela, eta bostetik batek uste du eskari maila altua duela.
Halaber, Adegik «garrantzitsutzat» jo zuen «erantzukizun kolektiboko ariketa bat egitea, gure industriaren lehiakortasuna sendotzea» laguntzeko.
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA
