Dauphinen aztiena, Ivan Romeo espainiarra
Movistar taldeko Ivan Romeo espainiarrak 21 urte besterik ez ditu. Iaz igaro zen profesionaletara eta, 23 urtez azpiko kategorian erlojuaren kontra Munduko Txapelketa irabazteaz gain, dagoeneko bi garaipen baditu profesionaletan. Aurrenekoa Valentzian eskuratu zuen denboraldi hasieran, eta bigarrena, atzo Dauphineko hirugarren etapa, maila itzeleko ihesaldi bati errematea jarriz. Ez etapa bakarrik, baizik eta sailkapen nagusiko lidergoa ere eskuratu zuen, egun gutxiren buruan faboritoek maillot horia kenduko badiote ere.
Brioude eta Charantonnay artean 207 kilometro pasatxo egin zituen tropelak, eta abiada bizian egin ere. Dauphine Kriteriuma irabazteko faborito diren Pogacar, Vingegaard eta Evenepoel ezustean harrapatu zuen 13 lagunek osaturiko ihesaldi bikain batek. Mathieu van der Poel berbera eta Euskal Herriko Itzuliaren lehian ibili den Florian Lipowitz izan ziren ihesaldi hau xaxatu, hauspotu eta gidatu zutenak. Tropelean UAE, Visma eta Soudal lanean aritu ziren, batez ere Lipowitzek alde handirik ez hartzeko, baina ez ziren iheslariak atzemateko gai izan.
Aurrean etapa garaipena eta lidergoa jokatzeko aukera zabaldu zen. Saiakerak bata bestearen atzetik egin zituzten, baina bigarren saiakeran Ivan Romeok berak hanka egin zuen. Iheskideak mokoka hasi ziren, espainiarra harrapatzen saiatu ordez. Hala, aztiena izan zelako, Romeo garaile eta Dauphineko lider.

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa
