Slasherren zahartzea
Gaur estreinatuko den “I Know What You Did Last Summer” (“Sé lo que hicisteis el último verano”, espainieraz) filmak nerabezaroan hainbeste gozatzen nituen slasherren inguruan hausnartzeko tartea ireki dit.
Slasher bat beldurrezko filmen azpigenero bat da eta oinarri oso sinplea du: hiltzaile batek (normalean maskara edo aurpegi estalia duena) pertsona talde jakin bati etengabe jazarpena egiten dio, tartean hilketa makabroak eginez. Azken urteotan, zorionez, joera aldatzen ari bada ere, kasu askotan estereotipoz eta klixez gainezka ageri ohi diren nerabeak izaten dira.
Hastapenak Giallo film italiarretan eta beldur psikologikoko filmetan dauden arren, urrezko aroa 1970eko hamarkadaren amaieran eta 1980-90eko hamarkaden artean izan zuen. Oro har, nola zahartu dira film hauek? Bada, nahiko gaizki.
Hasteko emakumezko pertsonaia gehienak biktima klixe huts gisa irudikatzen zituzten, tentsioa sortzeko apaingarria besterik ez ziren. Gainera, emakumeek askotan doako biluztasun eszenak pairatzen zituzten, eta hil aurreko unean beren sexualitatea nabarmentzen zen soilik; ikuspegia, beraz, erabat matxista, misoginoa eta erredukzionista zen.
Aniztasunik eza ere nabaria zen: protagonistak ia beti zuriak eta klase ertain-altukoak ziren, eta bestelako arraza edo orientazio sexualeko pertsonen presentzia ia antzemanezina.

1986: más secretos oficiales tras Zabalza y los GAL

Primer paso para garantizar el plurilingüismo en las instituciones

Reconocidos otros siete torturados por la Policía y la Guardia Civil

PNV y PSE aprueban una ley que apela a su artículo 145 y tiene solo 7
