Aspaldiko partez Urrizaren hutsunea izango duen Buruz Burukoa hasi zen atzo
Iaz bezala, iraileko azken larunbatean jokatuko dute finala, 27an. Urriza aurrelari iruindarraren falta sumatu zen atzo, erretiroa hartu eta gero.

Urteko erremonte txapelketa garrantzitsuena atzo aurkeztu zuten Donostiako Miramar Jauregian : 43. Buruz Buruko Eusko Label Txapelketa. Momentuko erremontari onenak nor baino nor arituko dira txapelketa honetan, irailaren 27ko finalean txapela janzteko asmoarekin. Hau da: Ansa II.a, Barrenetxea IV.a, Juanenea, Ezkurra II.a eta Azpiroz.
Atzokoa aurkezpen berezia izan zen, Javier Urriza txapeldun handia falta baitzen Miramar Jauregiko lorategian. Urte asko ziren aurkezpenean egoten eta, behin erretiroa hartuta, aurrelari irundarraren hutsunea nabaritu zen. Hala ere, txapelketak osagai ezin hobeak ditu onena izateko.
Lehia ekainaren 27an hasi zen lehenengo faseko partidekin. Oriamendiko erremontari guztiek parte hartu dute, kanporaketak jokatuz.
Eta atzo bertan hasi zen aurreligaxkako partidarekin. Aurkezpena amaitu eta Ezkurra II.a eta Azpiroz Galarretara abiatu ziren. Azken honek 30-24 irabazi zuen eta, beraz, Ansa II.a txapelduna izango du aurkari. Guztira sei jardunaldi izango ditu aurreligaxkak: abuztuaren 9, 16, 23 eta 30ean, eta irailaren 6 eta 13an.
SISTEMA BERA
Pilotari guztiek elkarren aurka jokatu beharko dute, eta ohiko puntuazio sistema erabiliko dute sailkapenak egiteko: 30 tantora iristen den erremontariak, hau da, garaileak, 4 puntu batuko ditu; 29tik 27 tantora egiten dituenak 2 puntu jasoko ditu; 26 eta 24 artean geratzen denak puntu bakarra gehituko du; 23 eta 17 tanto artean egiten dituenak ez du punturik batuko; eta 16 baino gutxiago egiten dituenari puntu bat kenduko zaio.
Hurrengo ligaxka irabazten duenak finalera zuzenean sailkatzeko sari potoloa izango du. Bigarren eta hirugarren sailkatzen diren bi erremontarien artean finalaurreko partida jokatuko dute, kale edo bale.

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

Etxebarriazarragak jantzi du Bizkaiko txapela
