Justizia patriarkal baten kronika dramatikoa

A Cruel Love: The Ruth Ellis Story” telesailak gai sakonak jorratzen ditu: misoginia estrukturala, etxeko indarkeriaren normalizazioa eta justizia klasista eta patriarkala, besteak beste. 1955ean girotua, Ruth Ellisen benetako istorio mingarrian oinarritzen da; Britainia Handian urkatu zuten azken emakumea izan zen.
Haven Jones-ek ikuspegi introspektiboa eskaintzen du, ez sentsazionalista, eta hori argi islatzen da kamerak Ellisengana hurbiltzeko duen eran: ez epaitzeko, baizik eta ikuslea gonbidatzeko galdetzera nor zen benetan emakume hura.
Eszenaratzea oso elegantea. Espazio bakoitza estetika soil eta dotorez irudikatuta dago, eta dekoratu zein arteak 50eko hamarkadako Londres xehetasunez berreraikitzen du, garai hartako ekoizpen batzuetan ohikoak diren karikatura edo gehiegizko estilizaziorik gabe.
Telesailak hiru denbora-lerro nagusiren artean txandakatzen du kontakizuna: krimenaren unea, epaiketa eta Ruthen bizitzako flashbackak. Baliabide narratibo horrek helburu argia du: protagonistaren erretratu emozional eta psikologikoa eraikitzea. Estruktura zentzuz landua dago, baina zatiketa horrek Ruthen aldeko lotura emozionala zaildu dezake, eta erritmo dramatikoa zertxobait diluitu.
Ruth Ellis ez da heroi gisa ezta munstro gisa ere aurkezten, baizik eta itxaropen sozialen, tratatu gabeko traumen eta harreman suntsitzaileen sare batean harrapatutako emakume gisa. Serieak ez du sermoirik jaurtitzen, baina salaketa garbi eta sotila egiten du, eta horrek indar politiko zein emozional nabarmena ematen dio.
Ekoizpena honen helburua ez da erantzun inondik ere errazak ematea. Areago, galdera zailak eragiteko xede argia dauka: zer gertatuko litzateke Ruth gizonezkoa izan balitz? Erantzuna, tamalez, ongi ezagutzen dugu.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak
