TRADIZIOA SUKALDEAN, SARAKO TOPAKETAN
Euskal sukaldaritza tradizionalaren topagunea izan zen atzo Sara. Ja(ki)tea elkarteak egun osoko egitarau zabala burutu zuen.

Goizeko hamarretan hasi zen Ja(ki)tea elkarteak antolatutalo kongresua Sarako Lurberri aretoan. Handik goiti hainbat hitzaldi eta mahai-inguru iragan ziren, euskal sukaldaritza tradizionala ardatz hartuta. 13.00etatik goiti, plater tradizionalen prestaketa eta dastaketaren tenorea heldu zen. Hiru hizkuntzatan antolaturiko topaketan parte-hartze berezia izan zen: sukaldeetan ari diren profesionalen eta ekoizleen ondoan, sukaldaritza eskoletan jarduten duten irakasleak izan ziren. Xabier Zabaleta Kortazar Ja(ki)tea-ko lehendakariak laburbildu zituen topaketaren xedeak. «Elkartea bi helbururekin jaio zen. Lehenengoa, euskal sukaldaritza tradizionalaren egoera aztertzea; eta bigarrena, euskal ekoizleen lana goraipatzekoa, guretzat inportantea delako lan hori nabarmentzea, finean sukaldariok euskal ekoizleen lanari amaiera baizik ez diogulako ematen». Zabaletaren erranetan, euskal sukaldaritza tradizionalaren egoera ez da batere erraza. Bi arrazoi eman zituen sukaldariak: alde batetik, «urte luzeetan kea egiten duen sukaldaritza» hobetsi dela, eta bestetik, produktuen garestitzeak jendearentzat zaildu egin duela jatetxeetara joatea.

1986: más secretos oficiales tras Zabalza y los GAL

Primer paso para garantizar el plurilingüismo en las instituciones

Reconocidos otros siete torturados por la Policía y la Guardia Civil

PNV y PSE aprueban una ley que apela a su artículo 145 y tiene solo 7
