Min ematen duen filma

Filmaren ikustaldian aretoan bizitako sentsazioa gutxitan sentitu da. Eta filmaren amaieran, argiak piztu direnean, erabateko isiltasuna:“Sawt al-Hind Rajab” min ematen duen pelikula da.
Istorioak benetako gertaera latz bat kontatzen du. Gazan bizi den izua eta beldurra erakusten dira sei urteko neskato baten larrialdi-deiaren bidez. 2024ko urtarrilaren 29a, Gaza. Ilargi Erdi Gorriko boluntarioek larrialdi-dei bat jaso dute: Hind Rajab izeneko sei urteko neska bat auto batean harrapatuta dago, erreskata dezatela erregutzen. Gertaera guztia larrialdi-zerbitzuko langileen ikuspegitik azaltzen da. Telefonoaz bestaldean entzuten den audioa, neskatoarena, benetakoa da. Telefonoaren alde batean, errealitate fikzionatua, eta bestean, errealitate gordina.
Espazio hori tentsio ikaragarri baten eszenatoki bihurtzen da: itxaronaldiak, protokoloak, atzerapenak eta beldurra etengabe erretratatzen dira. Ilargi Erdi Gorriko langileak aktoreek hezurmamitzen dituzte, eta lan oso sinesgarri eta sakona egin dute, erraietakoa.
‘‘Swat al-Hind Eajab’’ filmak oso era argigarrian agertzen du ezarritako protokoloak, arau militarrak, distantziak eta baimenak armak bezain oztopo hilgarriak bihur daitezkeela eta sarri askotan bizitza salbatzeko ahaleginak eragozten dituztela.
Baliteke ikuspuntu zinematografiko hutsetik aztertuz gero filma gorabeheratsua izatea, baina azaltzen duena hain da mingarria, eta hain beharrezkoa, ezen, egiazki, nahiko zentzugabea den alderdi formalak aztertzea.
Zoritxarrez, Hind Rajab asko daude oraindik; berea, bizitzeko eta amets egiteko eskubidea duen Palestinako herriaren ahots lazgarria da.

El mutismo español clama al cielo de Gernika ante el «perdón» alemán

López de Gereñu, primer muerto con Juan Carlos I

El sondeo de Lehendakaritza vuelve a dar la victoria al PNV en la CAV

Tras el fin de la guerra en Ucrania, ¿confrontación Europa-Rusia?
