Gorka RUBIO FOKU
KLIK

Lurdes Iriondori, Urrezko Domina

Hil zeneko 20. urtemuga betetzear dagoenean, hilondoko Gipuzkoako Urrezko Domina eman zioten atzo Lurdes Iriondo Mujika (1927-2005) abeslari, idazle eta maisuari. Eider Mendoza diputatu nagusiak Maria Angeles eta Maria Jesus Iriondo ahizpen eskuetan utzi zuen Gipuzkoak ematen duen aintzatespen gorena, artista urnietarrak euskara eta euskal kultura bultzatzeko egindako ekarpen «sendo eta aitzindariagatik». Ez Dok Amairu aipatuz, euskal kultura eta hizkuntzaren berreskurapenean erreferente izan zela gogorarazi zuen.