G.I.
HERNANI
RONDALLAS

Bidaia emozionala Galiziaren edertasunera

Daniel Sanchez Arevaloren film berria komedia dramatiko bat da, eta erresilientzia eta garai zailetan komunitateak duen garrantzia aldarrikatzen ditu. Pelikulak, umorea eta sentimenduak nahasiz, bizitzako zailtasunak nola gainditu eta elkar laguntzearen indarra azpimarratuko ditu.

Galiziako arrantzale herri txiki bat astindu zuen arrantza-ontzi baten hondoratze tragikotik bi urtera, errondaila musika tradizionaleko taldeko kide batzuek ilusioa berreskuratu eta dolua atzean uzteko garaia dela erabakiko dute. Hala, berriro elkartuko dira inguruko herrien aurkako lehiaketa batean parte hartzeko asmoz, baina batez ere berriro aurrera begiratzeko. “Rondallas” bidaia emozional bat izango da Galiziaren edertasunean eta giza izpirituaren indarrean barrena.

«Benetan interesgarria den komediak oinarri dramatiko batetik abiatu behar du beti», aipatu du zinemagileak, eta istorio honetan, hain zuzen ere, umorearen eta tragediaren arteko oreka bilatzen du.

Javier Gutierrez, Maria Blazquez, Tamar Novas, eta Judith Fernandez aktoreek parte hartu dute filmean.