Atutxak eta Mugertzak lehen pausoa eman dute
Atutxak eta Mugertza II.ak finalerdietan izateko lehen pausoa eman zuten atzo Rekondori eta Erasuni irabazi ostean. Hala ere, beste neurketa bat ere irabaztea komeniko zaie, badaezpada ere txartel hori segurtatzeko.
45 ontzako enborra ahalik eta kolperik gutxienean ebakitzea izan zen egin behar izan zuten lehen lana, eta hor hasi ziren irabazleak garaipenaren bidea egiten. 43 kolpetan burutu zuten lana, eta aurkariei hamaika kolperen aldea kendu zieten.
Bigarren lanean, 45 ontzako bat erlojuz kontra ebaki behar izan zuten, eta hor aldiz, nafarrak izan ziren onenak, lana minutu eta erdian amaitu, eta bost segundo laburtuz bizkaitarrak eta gipuzkoarrak zuten aldea.
Hirugarren lanean, kana-erdiko bat zutik jarrita ebaki behar izan zuten, eta bi minutu behar izan zituzten Atutxa II.ak eta Mugertza II.ak beren lanak amaitzeko, eta bi segundo gehiago, berriz, Rekondok eta Erasunek.
Laugarren lanean, 60 ontzako enborra ebaki behar izan zuten. 2.24 izan zen beraien denbora, eta denbora bera egin zuten aurkariek. Bosgarren lanean, berriz, 45 ontzako bat zutik jarrita, eta beste bat etzanda jarrita ebaki behar izan zituzten, eta hor ere tarte oso txikia izan zen. 3.55 izan zen Atutxaren eta Mugertzaren denbora eta bost segundo gehiago behar izan zituzten Rekondok eta Erasunek. Azkenik, bi 45 ontzako, bi kana-erdiko eta bi 60 ontzako erdibitu behar izan zituzten, eta hor dena erabakita geratu zen. Atutxak eta Mugertzak 14 minutu eta 27 segundo behar izan zituzten, eta 28 minutu eta 21 segundo, berriz, Rekondok eta Erasunek. Lan guztiak egiteko, 25 minutu eta 5 segundo behar izan zituzten Atutxak eta Mugertzak eta 28 minutu eta 21 segundo Jon Rekondok eta Erasunek.
Lehen finalistak
Mugertza III.a eta Larrañaga izango dira Zilarrezko Mailarako sailkatu diren lehen finalistak. B multzo horretan faborito garbiak ziren, eta ez zuten hutsik egin herenegun gauean Zerainen jokatu zuten finalerdian.
Beraiekin batera, Erdozia eta Beltza eta Zaldua eta Dorronsoro ere baziren, baina Mutrikukoa eta Azpeitikoa izan ziren onenak. Hala ere, lan asko egin behar izan zuten garaipena lortzeko, Erdozia eta Beltza ere bikain aritu baitziren. 18 minutu eta 29 segundo behar izan zituzten Mugertzak eta Larrañagak lan guztiak burutzeko. 19 minutu eta 25 segundo, berriz, Erdoziak eta Beltzak, eta 22 minutu eta 9 segundo Zalduak eta Dorronsorok.
Bestetik, Iker eta Daniel Vicentek hurrengo kanporaketan izateko txartela lortu zuten atzo Mieltxo Mindegia eta Juan Rodriguez mendean hartuta. 11.16 izan zen irabazleen denbora eta 13.24 galtzaileena.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak
