Maider IANTZI
DONOSTIA
GARAk 15 urte bete ditu

Jende ugariren ahaleginaz gertatu zen erditzea

Erditze baten historia kontatuko dizuegu erreportaje honetan. 15 urte gibelera egin, eta Lizarra-Garaziren garaian kokatuko gara, momentu berezi hartan, lagun aunitzen eskuzabaltasunaren ondorioz jaio baitzen GARA, 1999ko urtarrilaren 30ean.

Jende ugariren ahaleginaz gertatu zen erditzea
Jende ugariren ahaleginaz gertatu zen erditzea

ALDE INDUSTRIALA:

«SEI HILABETETAN PERIODIKO OSO BAT EDUKITZEKO GAI IZAN GINEN»

GARA martxan jarri zuen Baigorri S.Ako kudeatzaileak, Tomas Arrizabalagak, gogoan du ze estuasun pasa zituzten egunkaria jaio zen gauean, 1999ko urtarrilaren 29an. Jendea zain zegoen Bilboko Kafe Antzokian antolatu zuten besta batean, hedabide berria ezagutzeko irrikaz... Denbora pasatzen zen eta ez zen alerik iristen, ordea. «Ailegatzekotan dira. Kamioia Durangon dago», lasaitzen edo engainatzen zituen bildutakoak Martin Garitanok, han segi zezaten.


 Kazetariek gauerdian bukatu zuten lana eta ordu bata izanen zen dena errotatibara bidali zutenerako. Bertan, Usurbilgo Zumartegi poligonoan, papera hautsi egiten zen, ez zen ongi egokitzen... Arrizabalagak gogoratzen duenez, goizeko hamarrak jota bukatu zuten inprimaketa. Ale aunitz ziren, 60.000-70.000, eta «eromena» izan zen. Bigarren zenbakiarekin ere antzera; Zazpika aldizkariarekin atera zen, gainera.


«Pozik eta nekatuta geunden, lehenengo eta bigarren egunak egin genituelako. Harrotasun handi bat izan zen guretzat. 1998ko uztailean ‘Egin’ itxi eta urtarrilerako beste egunkari oso bat edukitzeko kapaz izan ginen, lagun askoren lanari esker», adierazi du lasartearrak.


Makina Greziatik ekarri zuten. Gorka Altuna EKHEko kontseilari ordezkariak gogoratzen du sei kamioitan garraiatu zutela eta iristekoak ziren egunean, ostiralean, denak ailegatu zirela, bat izan ezik. «Ikaratuta geunden zer pasatu ote zitzaion. Astelehenean agertu zen, gidaria mugako tabernetan gelditu baitzen!».
Zaharra zen arren, hamar urtez egon zen makina GARArekin eta egunero inprimatu zuen hutsik egin gabe.
«Oraindik gurekin segitzen duen Antxon Soroak laguntza handia eman zigun, baita Demetrio Larreak eta Kepa Anabitartek ere», agertu du kontseilari ordezkariak. «Harrituta gelditu nintzen ikusita ze eskuzabaltasun eta gaitasun egon zen. Jende asko aritu zen boluntario bezala lanean, bakoitza bere balio eta trebeziak aportatzen. Proiektu bat zeinen arin muntatu litekeen frogatu genuen».


Altunak oroitzen du CTP plantxak egiteko sistema ekarri zutela eta hori berritzailea izan zela garai hartan, eskulan handia behar baitzen. «Sistema informatiko batzuk erosi behar ziren eta merkatuko aukerak oso garestiak ziren. Orduan, arriskatuz, sistema guk geuk garatzeko erabakia hartu genuen eta EHUko Informatika Departamentuak babestu gintuen. Bertako langile askok lan egin zuen eta ondo atera zen».


Enpresa eta merkataritza egiturak eraiki zituzten. Xede bakarra ez zen egunkaria, eta horregatik sortu zuten EKHE (Euskal Komunikabideen Hedapenerako Elkartea).

KOMUNIKAZIO KANPAINA:                                     

«TESTUINGURUA SORTZEN ETA JENDEARI ZUZENTZEN ASMATU ZEN»

Ttantta Komunikazioa Iruñeko enpresako Mikel Arbeloa eta Juan Mari Arrieta Harri GARA sustatzeko kanpainan buru-belarri ibili ziren, bertze lagun aunitzekin batera. «Gogoratzen ditut lehenengo bilerak Hernanin, Iñigo Iruinen bulegoan. Nola babesten zuen jendeak proiektua. Hortik sortu zen dena», hasi da Harri kontatzen. Euskal nortasunarekin lotuta, apustua planteatu zuten: «Mila milioi baietz».


Erantzuteko gogoa zegoen. «Jendearen gogoetekin bat egin genuen. Sentsazio baikorra zegoen». Mila milioi ez, mila eta berrehun milioi eman zituzten herritarrek 10.000 akzio erosita, bakoitza 100.000 pezetatan.


Komunikazio kanpainan, ahal zuten euskarri guztietara iritsi ziren. ETBn ere iragarki bat egin zuten, gaurkoa dirudien «Ttanttaz ttantta egingo dugu» lemarekin. Spotean uholde bat agertzen zen Vivaldiren musikarekin.
Kanpaina nola hasi, ze aurreikuspenekin... Eztabaidarik ez zen falta. «Ahal zen modura egin zen. Oso modu boluntarioan eta gauza asko inprobisatuz. Herri honetako beste epopeia bat izan zen».

Belodromoa beteta


Hedabide berria aurkezteko jaialdia egin zuten Anoetan 1998ko azaroaren 29an eta leporaino bete zen Belodromoa. Oihartzun handiko ekitaldia izan zen, musikalki ere hagitz anitza. Bertako artistekin batera –batzuk aipatzeagatik, Amaia Zubiria, Anje Duhalde, Mikel Laboa eta Alfonso Sastre–, nazioartetik etorritakoek alaitu zuten ikuskizuna. Enrique Morentek eta Lagartija Nicks-ek Lorcaren poemei jarri zieten ahotsa, eta Lluis Llach-ek “Krabelinen iraultza”ko doinuak jo zituen pianoarekin, Hernaniko haurrek euskaraz kantatzen zuten bitartean.


Giro honetan jakinarazi zuten hedabide berriaren izena, baita lehenbiziko zuzendariarena ere, Mertxe Aizpurua.


«Hemen sortutako mirari txiki-handi horietako bat» da GARA, Arrietaren aburuz. «Ze gaitasun dagoen testuingurua sortzen eta jendeari zuzentzen asmatzen denean! Nolako ahalmena dagoen gauzak aldatzeko!», egin du gogoeta Madrilen hazi eta gero nafartutako goierritarrak.


Herriz herri josi zen elkartasun sarea eta boluntarioak agertzen ziren edonon.


Jon Otegi Gasteizen ibili zen lanean eta «mugimendu sozialak sakabanatuta egoteak» pixka bat eragotzi arren, gauzak ongi atera zirela dio. Adibidez, kanpaina honetan sortutako Baietz Fundazioak webgune bat muntatu zuen atxikimenduak jasotzeko eta, garai hartan Internet jende gutik erabiltzen bazuen ere, gunea zortzi hizkuntzatan egotea eta mundu osotik 800 mezu jasotzea lortu zuten.

KAZETARITZA ARLOA:
«MOMENTU ERABAKIGARRIETARAKO EGUNKARI BAT EGIN GENUEN»

Mirentxu Purroy izan zen hedabide baten aurreneko emakumezko zuzendaria Euskal Herrian; “Egin”ena. Mertxe Aizpurua 38 urteko usurbildarra bigarrena izan zen, kargu hau hartu baitzuen GARA jaio zenean. Leioan Kazetaritza ikasi, eta “Egin”en eman zituen laneko lehen pausoak.


Sasoi hartan mugikor gutxi zeuden. Gaur oraindik espetxean den Jabier Salutregi zuzendariak tramankulu handi bat zuen, eta “Egin” itxi zutenean biltzeko tokirik ez zutenez, langile aunitzek erosi zuten lehendabiziko sakelakoa, harremanak mantentzeko. Internet ez zuten apenas ezagutzen. «Argazkiak autobusez bidaltzen ziren. Oso garai desberdinak ziren». GARA sortu zenean aldaketa teknologikoak puri-purian zeuden eta salto handia eman zuten. «Baliabide teknologiko guztiak jarri ziren eta lan egiteko era ere aldatu zen. Modernizatu egin ginen bat-batean».


90eko hamarkadan eman zen idazmakinatik ordenagailurako pausoa, eta Aizpurua gogoratzen da “Egin”en baten batek bere idazmakina lotu zuela eraman ez zezaten.


Teknologiarekin batera, kalean indar handia sumatzen zen eta horrek isla izan zuen periodiko berrian. Hagitz momentu berezia zen, Lizarra-Garazik markatua, eta  kanpaina indartsu baten ondorioz sortu zen egunkaria. «Kanpaina oso ausarta izan zen. Enbidoa bota eta gainditu egin zen. Herritarrek oso ondo erantzun zuten».
Mugimendu hori guztia “Euskadi Información”en koordinazio lanak egiten ari zela bizi izan zuen usurbildarrak. Gero, Administrazio Kontseiluak GARAko zuzendari izatea proposatu zion. «Egunkari moderno bat sortu genuen, momentu erabakigarrietarako periodiko bat. Euskal Herria kontzeptua erabat trinkotuta, informatiboki herri osoaren mapa jarri genuen. Euskarari leku berezia eskaini genion, eta frantsesari keinu bat egin genion».
Ahalegina egin zuten hiru irakurketa mailak bereizteko: azkarrena, izenburu eta azpitituluek osatua; bigarrena, sarrerek; eta hirugarrena, irakurlerik zorrotzenaren jakin-mina ase behar duten testu osoek. Iritzia sailari eta orrialde guztietan iritzia tartekatzeari ere garrantzia eman zioten. Informazioaren ondoan komentario txikiak idazten hasi ziren, informazioa eta iritzia hagitz ongi banatuz. «Honek lan handia eskatzen zuen, baina mantendu genuen. Halako ekarpenak garrantzitsuak izan ziren».

Emakunde saria


Gehigarriak aipatu ditu Aizpuruak. Zazpika, Euskal Herrian egiten den igandekari bakarra, eta bertze hainbat: Mugalari, Aitzina, Gaztealgara... Urtea bete baino lehen Emakunde saria jaso izana ere azpimarratu du.
Aizpuruak azaldu du orduan finkatu zirela gerora GARAk mantendu dituen irizpide batzuk: «Kontrastea oinarri hartu genuen, kalitatea ere bai, hasieratik aldendu ginen objektibotasun faltsutik eta gure herriarekin konprometitutako kazetaritzari heldu genion».

UNA APUESTA POR HACER PAÍS:                

«SE HAN IMPULSADO PROYECTOS PROPIOS»

Romper fronteras fue una de las nociones básicas del proyecto desde sus inicios, empezando por las fronteras impuestas. Estaba claro que GARA debía contemplar Euskal Herria en su conjunto, como país. La territorialidad empezaba a estar entonces en la agenda política, pero faltaba –y sigue faltando– mucho por hacer. Para empezar, conocer, conocerse mejor. La idea básica era reflejar la realidad de Ipar Euskal Herria en las otras provincias y, a su vez, influir en la agenda social y política de unos territorios abandonados por el Estado pero con escasa relación con el resto de la sociedad vasca.


Agus Hernan, gerente de “Le Journal du Pays Basque” durante tres años y fundador de Kazeta.info, destaca el esfuerzo de EKHE (Euskal Komunikabideak Hedatzeko Elkartea) en impulsar un modelo de verdadera implantación nacional. Desde un inicio se preguntaron cómo podían lograr que el periódico fuera realmente influyente en Ipar Euskal Herria, con productos y colaboraciones propias.

Inversión constante


Para ello, EKHE ha mantenido durante todo este tiempo una política de inversión al otro lado del Bidasoa, apoyando diversos proyectos que van desde medios propios hasta promover productos locales. Por ejemplo, en la parte comercial, se sacaron productos relacionados con Ipar Euskal Herria: una cesta para impulsar los productos de Zuberoa, una serie de CDs de “Iparraldea Kantuz”, “Xiberoa kantuz”... Más que recopilar dinero, se buscaba promover un desarrollo endógeno. Se ha cuidado mucho contar con los agentes sociales de cada lugar.

En ese sentido, Hernan recuerda el éxito que posteriormente tuvieron la campaña y la inauguración del centro Hedagunea en Urruña, donde se desarrollan diferentes proyectos comunicativos. «La gente estaba muy contenta porque se había creado este espacio de trabajo para impulsar proyectos», afirma.