Aizkora

Urrezko lehiaketan, maila nagusikoak Lazkaoko plazan arituko dira

Urrezko Aizkorako jardunaldi berri bat jokatuko da gaur, 13.00etatik aurrera Lazkaoko plazan. Bertan, Felix Etxeberria, Juanjo Lopez eta Mieltxo Mindegia lehiatuko dira. Bost lan ezberdin egin beharko ditu aizkolari bakoitzak, eta denetako denborak batuta onena duenak lortuko du garaipena. Jendeak badauka Mieltxo Mindegia, Miel handiaren semea ikusteko gogoa. Aurretik, 12.30ean, Gasteizen, Estibalizen, 19 urtez azpikoen dema izango da Kañamares IV.aren eta Etxeberria II.aren arteko norgehiagokarekin.