Fantasma
(...) Le Penek irabazi dituela bozak Frantzian. Vallsen mezu apokaliptikotik hurbilekoak -hara, apolitiko idatzi dut aurrena, jostaria da gero inkontzientea- izerdi larria kutsatu dit: lurrikara da, hondamendia, elkarbizitza, ongizatea, demokrazia... egon daitezke galbidean.
Eta izerdi larri horretako eldarnioan Leonarda Dibranirekin akordatu naiz: Vallsen beraren aginduz eskolako txango batean atxilotu zuten 15 urteko ikasle arretatsu eta bizkorrarekin. Nola umetatik Frantzian bizi eta eskolatua egon arren atzeman eta Kosovo jaioterrira egotzi zuten, familiak paperik ez zuelako, ijitoak zirelako. Eta akordatu naiz ostiralean Toledoko (Espainia) erietxe batean hil zen Jeaneth Beltran 30 urteko nikaraguarrarekin: 4 orduz egon zen larrialdietan zain (...). Baina inork ez zion jaramonik egin, paperik ez zuelako. Eta akordatu naiz Josu Bergararekin.
Egia da, fantasma bat dabil Europan -Marx eta Engelsek behinola aipatu zuten harekin zerikusi gutxikoa-: elkartasunik ezarena, xenofobiarena, debeku eta agintekeriarena. Aspalditik. Ez du Le Penek soilik harrotu.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
