Omenaldia

Gipuzkoako Batzar Nagusiek Nestor Basterretxearen lana goraipatu dute

Gipuzkoako Batzar Nagusiek Nestor Basterretxearen familiari dolumina adierazi eta artistaren lan aberatsa aitortzeko adierazpen instituzionala egin zuten atzo. Bertan, 2012ko azaroan Basterretxeak berak «Euskal Kosgomonia» obra Gipuzkoako Batzar Nagusietako sarreran eta osoko bilkuren aretoan ipini izana goraipatzen da. Bide batez, «gure herriaren erreferente eta gure nortasunaren garrantzi handiko pertsona» bilakatu dela ere azpimarratu zuten, XX. mendeko euskal artista entzutetsuenetariko bat dela esanaz.