Manifestazioa
Euskal Herrian, mundua (niri dagokidanez) mundu denetik, mota guztietako manifestazioak ikusi ditut deitu eta sakabanatuak izaten, batailan amaitu edo ondoko kaleetan eta tabernetan alai giroan urtzen. Haietara modu guztietan joan izan naiz, festa gogoz edo haserre biziak hartuta, sinetsita edo betebeharrez (...).
Aurrekoa bezain askotarikoa, edo areago, da manifestazioetara joan ez izanaren nire errepertorioa. Etxean geldituta edo taberna batera joanda, elkarretaratzetik urrun edo ez hainbeste, are beste manifestazio batera joanda ere bai. Sinetsita edo asperduragatik. Joko ote ninduten, ikusiko ote ninduten beldurrez. Diskretuki edo nabarmenkeriaz. Mundu osoan zehar (baina bereziki mundua Euskal Herria den honetan) egin dut manifestazioetara ez joatearena. Baina baldin badago azkenaldian neure indar guztiekin joan ez naizen manifestazio bat, hori joan den igandean, Iruñean, Estatuaren segurtasun indarren alde deitutakoa (eta manifestari ezagatik bertan behera utzitakoa) izan da.
Denok, hara joan ez garen guztiok, geure buruari zoriondu beharreko arrakasta itzela izan da.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak
