
Ehunka lagunek erantzun dute iragan larunbatean Bake Bidea mugimenduak eginiko deialdiari. 13.30ean Baionako suprefeturara hurbildu dira Aurore Martinen askatasuna galdegiteko, eta baita Gobernu frantsesari bake prozesuaren aldeko engaiamendua hartu dezala eskatzeko.
Antolatzaileak beren mezua suprefetari helarazten saiatu dira hasiera batean, baina Poliziak bidea itxi die hautetsiei.
Colette Capdevielle diputatu sozialistak atarian irakurri behar izan du mezua. Irudiak benetan esanguratsuak eman dituzte Twitter bidez @Amaia_Cazenavek eta @Laurence_Hardouin-ek.
Azken unean, ordea, bederatzi hautetsiz osaturiko ordezkaritza anitza bezain zabala suprefeturan sartu da François Hollande presidente frantsesari igorritako eskutitza uzteko.
Aurore Martinen atxiloketak eta Espainiaratzeak erreakzio soka luzea sortu du azken egunetan Ipar Euskal Herriko alderdi politikoetako ordezkarien artean. Estatu frantseseko komunikabideetan ere harrabotsa eragin zuen albisteak.
Martin pasa den ostegunean atzeman zuen Polizia frantsesak Maulen, eta Estatu espainolaren esku utzi Biriatun, ordu batzuk beranduago.
Biharamunean epailearen aurrean deklaratu zuen politikari independentistak Madrilen, eta espetxeratua izan zen ondoren.

Un temblor de magnitud 4 con epicentro en Iruña Oka se deja sentir en buena parte de Araba

Mikel Zabalzaren omenaldia Endarlatsan: «Guk badakigu egia eta ondorengoek ere jakingo dute»

Denuncian que Soto Ivars presentará en Bilbo su libro «que niega la violencia machista»

Muere Robe Iniesta, cantante de Extremoduro muy ligado a Bizkaia, a los 63 años


