
26/11 sumarioan auzipetutako 40 gazte independentistek eta 35/02 sumarioko inputatuek prentsaurreko bateratua eskaini dute bilbon, Karmelo Landa eta Mikel Totorikaren hitzartzeekin.
Landaren aburuz, ez da «anekdota hutsa Auzitegi Nazionalak, bi makroprozesuren baitan, 80 herritar epaitu eta 110 kultur elkarte inputatzea. Ez da bitxikeria ere –jarraitu du–, gaur egun, legeztatuta dagoen Sortu alderdiko idazkari nagusia eta Bateragune auziko auzipetuak espetxean egotea».
«Errealitate gogor honek erakusten du Estatu espainolak eta PPren Gobernuak ez dituztela barneratu demokraziaren oinarrizko elementuak, indar politikoen legeztatzea, kasu». Egoera horren aurrean, bi sumarioetako auzipetuek «elkarrekin eta determinazioz» lan egitea erabaki dute.
Ildo horretan, alderdi politiko, sindikatu eta Euskal Herriko eragile eta elkarteekin aldebiko bilkurak eskatu dituzte auzipetuek, «salbuespenik gabe, interlokuzio jarraia mantendu ahal izateko, gaurtik hasi eta epaiketa egin eta amaitzen den bitartean, konpromiso zehatzak proposatzeko».
Landaren iritziz, «beharrezkoa da konpromiso kolektiboa bakearen eta elkarbizitzarean bidea egin ahal izateko». Bide hori, ordea, «Estatu espainolak eta bere Gobernuak oztopatzen duten».
Auzipetuen helburua «indar político, sozial eta sindikal guztiekin biltzea» dela esan du eta orain arte bidalitako eskakizun guztiek «erantzun positiboa» jaso dutela nabarmendu du. «Ez dugu bilera formalik nahi, bilkura funtzionalak nahi ditugu, konpromisoetara iristeko, jokoan dagoena Euskal Herriko bakea eta elkarbizitza direlako».
Bestalde, Mikel Totorikak «eraso judizial» gisa jo ditu bi makroepaiketa horiek. «Une politiko berri honetan, eragile politiko, sozial eta sindikalen esfortzuek urteetan bizi izan dugun gatazka gainditzeko bidean joan behar lukete».
Datorren irailaren 29an Lekeition egingo den Elkartasun Egunera joateko deia ere egin dute.

Irati Gorostidiren katarsi kolektiboa

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Robe Iniesta, el poder del arte

‘Xiberutikan Mendebaldera’ ZETAKen abestiak jarriko dio doinua 24. Korrikari
