
Dispertsioaren aurka eta euskal presoen eskubideen alde arratsaldean egingo den mobilizazioaren aitzinean, hauen senide eta lagunen topaleku bilakatu da lehen ordutik Sare ekimenak Bilboko Areatzan jarri duen karpa.
Eguneko lehenengo hitzordua 12.00etan jarri bazuten ere, ordu erdi lehenago eman diote irekiera ofiziala guneari. Bertan, Sareren kamiseta, bestelako liburu eta abarrak erosteko postuez gain, ekimenaren parte izateko bete behar diren esku orriak jarri dituzte. Era berean, mundu osora hedatu asmo duten ‘Dispertsioaren Liburuxka’-ren hainbat ale banatu dituzte karpan zeuden mahai ezberdinetan, eta izan dira batzuk honen inguruan solasaldia izan dutenak.
Baina, batez ere, Bilbon egon ezin duten horien eguna da gaurkoa. Eta ongi baino hobeto dakite hori egoera bera bizi izan duten pertsonek. Hala, Aitor Mokoroa iheslari ohiarekin (gainera, bikotekidea du preso), Maitane Sagastume preso ohiarekin eta Mikel Arkauz Kepa eta Josu Arkauzen senidearekin egon da NAIZ, gaurkoa bezalako egunak nola bizitzen eta bizi izan dituzten jakin asmoz.
Eguraldia lagun, asko izan da karpa utzi eta Alde Zaharrerako bidea hartu duen jendea, arratsaldean datorrenaren aurrean indarrak hartzeko.
Lasterbidean, Berriozarren
Gaurkoan jakitera eman dutenaren arabera, Berriozarren izango da, ekainaren 7an, Lasterbidean nazio elkartasun lasterketaren 3. edizioa. Oiartzunen egin zen lehena, eta Larrabetzun bigarrena.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da



