Mendizale bat Larhun aldera begira, soildutako Ibardin gainean, Manttale aldean. (Andoni CANELLADA/FOKU)
Mendizale bat Larhun aldera begira, soildutako Ibardin gainean, Manttale aldean. (Andoni CANELLADA/FOKU)
Itsasoaren ikuspegia Ibardinetik.
Itsasoaren ikuspegia Ibardinetik. (Andoni CANELLADA/FOKU)
Mugarrietan barna. (Andoni CANELLADA/FOKU)
Mugarrietan barna. (Andoni CANELLADA/FOKU)
Ibardingo paraje kaltetuak. (Andoni CANELLADA/FOKU
Ibardingo paraje kaltetuak. (Andoni CANELLADA/FOKU
Azkaine aldeko kalteak. (Guillaume FAUVEAU)
Azkaine aldeko kalteak. (Guillaume FAUVEAU)
Herritarrak Lesakako Auzoberrin. (Andoni CANELLADA/FOKU)
Herritarrak Lesakako Auzoberrin. (Andoni CANELLADA/FOKU)
Sutearen ondorioak airetik. (NAFARROAKO GOBERNUA)
Sutearen ondorioak airetik. (NAFARROAKO GOBERNUA)
Urtetan osatutako basoa, egun batean suntsitua. (NAFARROAKO GOBERNUA)
Urtetan osatutako basoa, egun batean suntsitua. (NAFARROAKO GOBERNUA)
NAIZ

Sutearen ondorioak Ibardin eta Larhun aldean, iruditan

Sutearen irudiak latzak izan baziren, biharamunekoak ez dira hobeak. Tristura handia eragiten du egunotan Ibardin, Larhun edo Lesakako Eskolamendi inguruan barna txango bat egin eta parajeak horrela ikusteak. 2.000 hektarea erre dira Nafarroa, Lapurdi eta Gipuzkoa artean. Hona hemen irudi batzuk.

Mantalletik, Ibardin gainean, hau da txikizioaren irudia. (Andoni CANELLADA | FOKU)
Mantalletik, Ibardin gainean, hau da txikizioaren irudia. (Andoni CANELLADA | FOKU)

Iragan berri den asteburuan Lapurdi, Gipuzkoa eta Nafarroan izan diren suteen biharamunean garrek suntsitutako parajeei erreparatu diegu, eta irudiak latzak dira. Ibardin, Larhun edo Lesakan hartutakoak dira argazki bilduma honetan bildu ditugunak.

Orotara 2.000 bat hektarea kiskali ditu azken urteetan Bidasoa aldean ezagututako suterik handienak. Horietako kasik 1.000 Nafarroan, bereziki Lesakan eta Beran; 750-800 Biriatu eta Azkaine artean; eta bertze 400 Irun aldean. Azken garrak igande gauerdian itzali zituzten, profesionalen eta boluntarioen asteburu osoko ahaleginari esker, nahi orduko ailegatu ez zen euriaren laguntzarekin.

Berako abeltzain batek honelaxe laburbildu zion NAIZi bere aurrean zeukan panorama: «Honek basamortua dirudi, edo Marte. Negar egiteko gogoa ematen du».

Landaredia kaltetzeaz gain, suak azienda aunitz hil zituen: behi, ardi, ahuntz, behor zein pottoka… denetarik. Pinudiak deusetarako balio ez dutela gelditu dira, bertako basoa da erre den gehiena eta galera handia da ondare naturalarentzat. Bizilagun ugari beren etxeetatik atera behar izan zituzten, baina zorionez ez zen inor zauritu, nahiz eta uneren batean horren beldur ere izan ziren.