‘Five days to dance’
2014/09/16
Loading player...

Goiz batean, dantzari bikote bat institutu bateko ikasgela batean agertuko da. Astelehena da eta nerabe taldeari agertokira igo eta dantzatzeko bost egun dauzkatela iragarriko die. Dantzak beren gizarte-rolak haustera behartuko ditu gazte hauek, rol horiek sendotzen ari diren garaian, hain justu. Mutil ederrak miretsiena izateari utziko dio, lotsatiak aurrerapauso bat emango du… Wilfried Van Poppel eta Amaya Lubeigt dira koreografoak. Gizona, herbeheretarra; emakumea, donostiarra.  Hauxe da beraien erronka: bost egun, nerabe-ikasgela bat, Big Bang txiki bat izango duen mikrokosmos bat.