Iker Ibarluzea
Iker Ibarluzea
Today’s forecast
EZEGONKOR BERRIRO ERE Goizean zerua hodei gutxirekin agertuko da eta giroa eguzkitsua eta ederra izango da lurralde osoan, tarteka goi hodei fin batzuekin. Arratsaldean zehar pixkanaka bero hodeiak garatuko dira eta han-hemenka ekaitzak lehertuko dira, bereziki ekialdean, tarteka gogorrak izateraino. Gainontzean, ekaitza lehertzea zail izango da. Haizeak hegotik joko du, eta azken orduetan mendebaldetik finkatuko da. Tenperaturek antzeko balioetan jarraituko dute.
Tomorrow
Aurreko egunetan baino zeru hodeitsuagoa agertuko da goizean, baina oraindik ere ostarteak nagusi izango dira eta giroa lasaia eta atsegina izango da. Arratsaldean, bero hodeiak garatuko dira eta ez da baztertzen azken orduetan ekaitzen bat edo beste lehertzea lurralde osoko edozein puntutan. Goizean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, eta arratsaldean iparraldetik finkatu. Tenperaturek behera egingo dute.