Joxe Landa

Joxe Landa
Today’s forecast
PATTAL ANTZEAN: EKAITZAK BARNEALDEETAN ETA ZIKIN KOSTALDEAN
Atzoko tankerari ia erabat eutsiko dio, akats txikiak ere mantenduz. Barnealdeetako ekaitzak ugaldu eta trinkotu egingo dira eta kostaldean ere gara daitezke, batez ere iluntze aldera. Lurralde hauetan arinak izango dira. Giroaren on mailak zertxobait galduko du, laino baxu batzuk arrastaka direla, ipar haize leunak ekarrita. Ekaitzetarako joera ere tinko mantenduko da barnealdeetan, eta zaparrada trumoitsu mardulak izan daitezke agian txingorrarekin.
Tomorrow
Tankera berdintsua mantenduko du eguraldiak. Haize suabea aldakor, lainoak arrastaka barreiatuz. Ostarte batzuekin, zeru sabaia zikin samar, Europako antizikloi handiaren isobarak modu txarrean direla. Tenperatura hogeitik gorako mailan modu onean dela, goxotasuna ongi, baina dotorezia ez hainbeste, lainotzarrak arrastaka izanik. Elementuak modu horretan direla, garaiari dagokiona lortu ezinean. Baina badirudi astean zehar asko nabarmenduko dela joera hori eta bikain portatuko da.