Artículos archivados en 2016-09

0 comentarios

Heroiak diren printzesak eta beldurtiak diren heroiak

Printzesak ala superheroiak. Aukera binarioa zen orain artekoa, neskatoentzat ziren lirain eta ederrak ageri ziren printzesak eta superheroi trebe eta ausartak, aldiz, mutilentzat. Zaila zen bidegurutze horretatik ihes egitea.

Hezkidetzak, zorionez, bideak eta aukerak zabaldu ditu. Hona hemen Latinoamerikan jaio eta Hego Euskal Herrira, bederen, iritsi den ekarpena. Umeei, neska zein mutilei, ispilu berriak eskaintzeko ahalegina da eta horretarako, benetako pertsonaiak, emakume zein...

1 comentario

Ama langileen ofizio bikoitzaren zama

Nekeza da lana eta zaintza uztartzea, baina argazki gutxik irudikatzen dute emakumeek askotan jasan behar duten zama bikoitza.

John F. Rodas  argazkilariak literaki eta bikain jaso du ama langileen ofizio bikoitza ˝The Dallas Morning news˝ atarian.

Melissa Wardlow argazkilaria da irudiko protagonista. Soldatapeko lanean da, eskuetan duen argazki kamarak ohartarazten duen moduan. Bestela ere, baina, lanean da, zaintza lanean. Aurrealdean umetxoa du eta sorbaldan, helduxeago den beste...

0 comentarios

Futbol partidu bat etenda, arbitroa harrikoa egitera bidali ostean

Noski, emakumea zen arbitro lanetan zebilena, nor bestela?

Marta Galego herrialde katalanetako bigarren mailako futbol partiduetan aritzen da arbitro lanetan. Asteburuan jokatu zen Unió Esportiva Valls eta Cambrils Unió taldeen arteko partida, baina, eten behar izan zuen, harmailetan zegoen ikusle batek harrikoa egitera joateko oihu egin ostean. Galegok partidua gelditu eta iraindu zuen ikuslea zelaitik irtenarazi zue. Behin kalean zegoela, futbol partida berrabiatzeko...

0 comentarios

Guraso bakarreko familiak, zurrumurruen erdian

Aitak, amak eta seme-alabek osatzen duten familia ereduak ez du Euskal Herrian familia guneen erdia biltzen. Hala diote bederen, Eustatek egindako azken azterketek. Familia ereduak zabaltzen ari dira Euskal Herrian eta munduan, haiek ikusteko erabiltzen dugu begirada baina, ez hainbeste.

Aly Brothers estatubatuarra bi seme-alaben ama da eta azken egunotan ezagun egin da, Facebooken guraso bakarreko familia baten bizipenak azaltzeagatik. Negarrez ageri da zintzilikatu eta birala bihurtu den...