Artículos archivados en 2017-02

0 comentarios

Emakumeen parte hartzeari gorazarre

Loading player...

Ezagunak dira Cadizeko inauterietako pasodoble eta chirigotak. Hilabete ematen dute cadiztarrek mozorroak jantzi eta oholtza gainean inauteriak ospatzen. Algara nagusi bada ere, kopletan bada salaketa sozialerako eta agintea kritikatzeko lekua, baita berdintasunari gorazarre egiteko tartea ere.

‘No te vayas todavía’ chirigotaren partaide guztiak gizonezkoak ziren pasa den abenduan Alba Gonzalez dunbal-jotzaile sevillarra batu zitzaien arte. Bi hilabete entsegu artean ibili...

0 comentarios

Kupidoren biharamuna

Loading player...

Kontsumismoaren eta maitasunaren promozioaren eguna da otsailaren 14a, maitasun erromantikoa erakusteko bankuko txartela dantzan jartzeko eguna. Telebistako iragarkiak eta multinazionalen erakusleihoak tematu arren, Euskal Herrian San Valentin egunak badu beste ikuskera bat. Ikusi bestela maitasun eredu hegemonikoaren kontra han eta hemen egindako protestak.

Sarean umoreak eta protestek bat egin zuten.

0 comentarios

Mundua argitu arren, itzalean gelditu diren zientzialariak

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izan zen larunbatean. Izan ere, Nazio Batuen Batzar Nagusiak otsailaren 11a hala izendatzea erabaki zuen 2015eko abenduan. Zientziaren alorrean emakumeek ez dituzte gizonen aukera berberak eta hura salatzeko, eta bide batez, zientzia eta teknologian emakumeen ekarpena goraipatzeko helburua du egunak.

Orokorrean gutxi izan ohi dira zientziaren bidea ibiltzen duten emakumeak eta bidea ere aldapatsuagoa izan ohi dute. Nazio Batuak hamalau...

0 comentarios

Nolakoa da Donostiako Emakume Etxea?

Zer da Donostiako Emakumeen Etxea? Ez bazara inoiz bertaratu, bideo honek leihotxo bat irekitzen digu etxea zer nolakoa den ikusteko. Hainbat emakumek Emakumeen Etxea nolakoa den azaltzen digute bertan: feminista, anitza, eraldatzailea ,laikoa, independentea, laikoa, solidarioa… 

Emakume askoren eta desberdinen topaketarako, prestakuntzarako eta ahalduntzerako espazioa da Donostiako Emakume Etxea eta Itziar Orbegozok egin duen sustapen bideo honekin haren berri eman nahi dute.

0 comentarios

Azkena Rock jaialdia, gizon festa

Gasteizko Azkena Rock jaialdiaren taldeen zerrendak haserrea eragin du sare sozialetan, izan ere, jaialdiko oholtzara ez baita ia emakume musikaririk igoko datorren ekainean.

Graveyard eta King's X taldeekin itxi du kartela Azkenak aste honetan bertan eta hortaz, hogei musika talde baino gehiagoren artean, Buck and Evans taldeko abeslaria da zerrenda luze horretako emakume bakarra.

Chris Isaak eta John Fogerty dira aurtengo Azkena Rock jaialdiko kartelburuak. Hala, ‘First Comes...