NAIZ

Julen Olaizola hegal-pibotak ez du Gipuzkoa Basketen jarraituko datorren denboraldian

Donostiar hegal-pibotak beste bide profesional bat hartzea erabaki du. Etorkizun profesional eta pertsonalean «onena opa dio» klubak, eta «ateak beti harentzat irekita daudela» jakinarazi dio.

Agur esan diote elkarri Julen Olaizolak eta Acunsa Gipuzkoa Basketek. (ACUNSA GIPUZKOA BASKET)
Agur esan diote elkarri Julen Olaizolak eta Acunsa Gipuzkoa Basketek. (ACUNSA GIPUZKOA BASKET)

Acunsa Gipuzkoa Basket eta Julen Olaizolaren bideak banandu egin dira. Donostiar hegal-pibotak beste bide profesional bat hartzea erabaki du eta, ondorioz, ez du datorren denboraldian Donostian jarraituko.

Julen Olaizola 2011-12 denboraldian iritsi zen Gipuzkoa Basketera, 18 urte zituela, eta Iraurgira utzita joan zen. ACB taldearekin debuta egin ondoren, denboraldi horretan sei partida jokatu zituen goreneko mailan. 2012-13 eta 2016-17 denboraldien artean 107 partida jokatuko zituen.

Hainbat taldetan ibili ondoren, 2019-20 denboraldian klubera itzuli zen, Printzesa Kopa 2020 eta igoera lortuz. Azken denboraldian Marcelo Nicola entrenatzailearen joko-errotazioan jokalari garrantzitsua izan da.

Etorkizun profesional eta pertsonalean «onena opa dio» klubak, eta «ateak beti harentzat irekita daudela» jakinarazi dio.

Kontrako aldean, GBCk azken egunetan etorrera batzuren berri eman du. Hala nola, Azaro Roker hegal pibota, Aegir Thor Steinarsson joko-antolatzaile islandiarra, Kyle Mallers hegal postua sendotzeko jokalaria, Ander Martinez hegalekoa, Aitor Zubizarreta azpeitiarra eta Xabi Beraza errenteriarra.

Gainera, entrenatzaile berria ere izango du talde gipuzkoarrak datorren denboraldian berriro ere ACB Ligara igotzeko helburuan Lolo Encinas fitxatu ostean.