
Larunbat gauean Granadan eginiko Goya sarien galan omenaldi xume baina sentikorra egin zaie azken hamabi hilabeteotan hil diren zinema arloko pertsonei: zuzendariak, aktoreak, produktoreak, teknikariak, baita kazetariak eta kritikariak ere.
Un sentido homenaje a todas esas personas de la industria que hemos perdido este año. In Memoriam que Zahara y Dora Postigo acompañan con su versión de "Si tú no estás aquí", canción compuesta por la cantautora canaria Rosana Arbelo.#Goya2025 pic.twitter.com/CCfWcNLyAK
— Premios Goya (@PremiosGoya) February 9, 2025
Tartean Koldo Landaluze izan da, GARA eta NAIZeko kolaboratzailea, 2024ko maiatzean Zumaian zendu zena. 59 zituela hil zen Landaluze eta honela gogoratu zuen Ariane Kamiok egun hartan idatzitako artikuluan.
Zinema pasioa zuela, ekarpena handia egin zuen Koldo Landaluzek arlo honetan, bere bizitzaren azkeneko urteotan batez ere: astero estreinaldiak laburbildu eta baloratzen zituen gure hedabideetan, Zinemaldian lan eskerga egiten zuen, erreportaje mamitsuak osatzen zituen, elkarrizketak ere maiz egiten zituen (Jose Luis Rebordinosi Donostiako jaialdiaren bezperetan eginikoak nabarmendu daitezke), ‘7K’n ere zenbait lan gogoangarri utzi zituen...
Ilustratzaile gisa ere jardun zuen Landaluzek. Berarekin batera ‘Zirriborroak’ liburua egin zuen Nagore Belastegi Martin kazetariak gogora ekarri zuen artikulu honetan. Utzi duen hutsunea ez da makala eta Goya sarietan merezitako aipamena izan du Koldok.

Irati Gorostidiren katarsi kolektiboa

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Robe Iniesta, el poder del arte

‘Xiberutikan Mendebaldera’ ZETAKen abestiak jarriko dio doinua 24. Korrikari

